Didaktikako irakaslearen ideia izan da guk
blog hau sortzea eta hasieran hemen idaztea nire intimitatearen zati bat
azalaraztea zela sentitzen banuen ere, ohartzen naiz, nire ikasketen emozioak
eta sentsazioak hemen biltzea oso interesgarria izan daitekeela. Nire ibilbidea
zein izan den garbi ikusiko dudalako. Hemen irakasgai honek eta ikasketa hauek
transmititzen didatena azaltzea da nire helburua.
Aurreko lauhilabetekoan
oso gustura sentitu nintzen klasetan. Hala ere ohartzen nintzen gaitegiak oso
teorikoak zirela. Lauhilabeteko honetan aldiz, gaitegiak praktikoagoak direla
jakina da. Hasieran aldaketa hori dela eta, erritmoa hartzea kostatu egiten den
arren, oso gustura joaten naiz klasetara. Behin teoria ikasita, praktika lantzea
oso interesgarria delako.
Gelara iritsi eta didaktikan irakasleen jarrera
eztabaidatzen hasi garenean oso gustura sentitu naiz. Gauza bat da teorian
ikasten dena eta bestea irakasleak nola jardun behar duen aztertzea. Nahiz eta
teoria jakin, ohartzen naiz zein zaila den hori eguneroko jardunean praktikan
jartzea. Guk irakasle bezala izugarrizko erantzukizuna dugu haurrekiko, eta
beraiei dagokien onena eman behar diegu. Beraz, hezkuntzaren psikologian
aztertzen ditugun kasu praktikoak eta didaktikakoak asko laguntzen didate. Esan
dezaket, gure jarrerak zein izan behar duenaren segurtasuna transmititzen
didatela, kasuak aztertzean hobeto ulertzen baititut teorian ikasitako edukiak.
Psikomotrizitatean aldiz, irakaslearen papera oso bestelakoa dela iruditzen
zait. Beraz, irakasle ona edo egokia izateko, arlo bakoitzari dagokion bezala
jokatzea izango da. Irakasleak jakin behar du, bere helburuak zein diren eta
arlo bakoitzean zein paper jokatu behar duen.
Esan beharra daukat, orain
arte, konduktismo hitza, diktadura batekin erlazionatzen nuela, pentsatzen nuen
gaur egun irakasleek jarrera konduktista erabiltzeak ez zuela zentzurik , baina
irakasleen jarrerak alderdi praktikoan ikusita ohartzen naiz, batzuetan
jokabideak zuzentzeko baliagarri izan daitekeela, eta zenbait gauza ikasterako
orduan ere, logikarik ez badute beharrezkoa dela.
Beraz, ondorio honetara
iritsi naiz, teoria konduktista nire gustukoa ez bada ere, kasu batzuetan bere
erabilera beharrezkoa izango da. Ezin da erabat baztertu.
Ildo honetatik jarraituz, lan modularra egitean beste ondorio batetara ere iritsi naiz. Gure taldean komentatu zen bezala, gaur egun hainbat eredu teoriko konbinatzen dira ikastetxe gehienetan, eredu transmisiboak konduktistak barnean direlarik, konstruktibistak, e. a., baina argi dago konduktista ereduan ikasi dugunok asko landu behar ditugula eredu konstruktibistak. Nahiz eta antolamendua konstruktiboa izan, esaldi bat nahikoa delako konstruktibismoa pikutara bidaltzeko, eta gure gizartean hain markatuta daudenez esaldi batzuk, asko pentsatu behar dugu ahoa ireki aurretik.
Gai hau alde batera utzita, irakasle bezala beste ikuspegi batzuetatik ere asko egin dezakegula ohartu naiz. Informazio honek sentsazio baikorra eraiki dit nire barnean. Dekretua arautua dagoen informe bat da, baina ikastetxe bakoitzak bere erara moldatu dezakeela jakiteak, eta irakasleak ere honetan baduela zeregina ikusteak, gaur egungo hezkuntza-sistema pixkanaka hobetzen joan daitekeenaren itxaropena ikusi dut. Dekretua moldatzea dago, programazioan esku-hartzea izango dugu eta Unitate didaktikoetan ere jarduerak proposatzea izango dugu.
Beraz, egunen baten irakasle izatera iristen banaiz, nire erronka ikastetxeko parte bat izatea, irakasle konstruktibista izatea eta hezkuntza-sistemako jarduerak era honetara birrantolatzeko gaitasuna izatea lortzea izango da.
Aurreko lauhilabetekoan oso gustura sentitu nintzen klasetan. Hala ere ohartzen nintzen gaitegiak oso teorikoak zirela. Lauhilabeteko honetan aldiz, gaitegiak praktikoagoak direla jakina da. Hasieran aldaketa hori dela eta, erritmoa hartzea kostatu egiten den arren, oso gustura joaten naiz klasetara. Behin teoria ikasita, praktika lantzea oso interesgarria delako.
Gelara iritsi eta didaktikan irakasleen jarrera eztabaidatzen hasi garenean oso gustura sentitu naiz. Gauza bat da teorian ikasten dena eta bestea irakasleak nola jardun behar duen aztertzea. Nahiz eta teoria jakin, ohartzen naiz zein zaila den hori eguneroko jardunean praktikan jartzea. Guk irakasle bezala izugarrizko erantzukizuna dugu haurrekiko, eta beraiei dagokien onena eman behar diegu. Beraz, hezkuntzaren psikologian aztertzen ditugun kasu praktikoak eta didaktikakoak asko laguntzen didate. Esan dezaket, gure jarrerak zein izan behar duenaren segurtasuna transmititzen didatela, kasuak aztertzean hobeto ulertzen baititut teorian ikasitako edukiak.
Psikomotrizitatean aldiz, irakaslearen papera oso bestelakoa dela iruditzen zait. Beraz, irakasle ona edo egokia izateko, arlo bakoitzari dagokion bezala jokatzea izango da. Irakasleak jakin behar du, bere helburuak zein diren eta arlo bakoitzean zein paper jokatu behar duen.
Esan beharra daukat, orain arte, konduktismo hitza, diktadura batekin erlazionatzen nuela, pentsatzen nuen gaur egun irakasleek jarrera konduktista erabiltzeak ez zuela zentzurik , baina irakasleen jarrerak alderdi praktikoan ikusita ohartzen naiz, batzuetan jokabideak zuzentzeko baliagarri izan daitekeela, eta zenbait gauza ikasterako orduan ere, logikarik ez badute beharrezkoa dela.
Beraz, ondorio honetara iritsi naiz, teoria konduktista nire gustukoa ez bada ere, kasu batzuetan bere erabilera beharrezkoa izango da. Ezin da erabat baztertu.