Hasi gara
dekretua eta curriculumak lantzen. Hainbat galdera eman dizkigu Loreak
erantzuteko eta hauek oso baliagarriak izan dira, hezkuntza sistemaren barnean
dauden zehaztapenak ezagutzeko. Dekretua eta curriculumak aztertzen hasi
garenean, nahiz eta dekretua hezkuntza sailetik etorri eta bakarra izan,
ikastetxe bakoitzak baduela hori egokitzeko aukera ohartu naiz. Aukera hau oso
aberatsa dela esango nuke. Ikastetxe
bakoitzaren testuinguruaren eta ikasleen arabera ikastetxeak bere izaera edo
nortasuna definitzeko aukera izango du. Beraz, ikastetxeek %40a beren erara
antolatzeko baimena izatea positiboa iruditzen zait. Galdera hauek lantzerakoan,
hainbat kontzeptu jaso ditut, baina momentuan argitzeko balio didatenak hauek
dira:
Curriculum itxia:
Hezkuntza sailetik datorren dokumentua. Ofiziala dena da.
Curriculum
irekia: Eskola bakoitzak ofiziala den dekretutik egiten duen egokitasuna.
Helburuak: zerbait
egiten dugunean, zer lortu nahi den.
Konpetentziak: Zer
egingo dugu eta nola egingo dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario