Krisi garai
honetan aldaketa ugari daude gure inguruan, hauetako aldaketa nabarmen bat
Hezkuntza-sistemaren barnean emango da; irakasle kopurua murriztea eta gelako
ikasle kopuruaren gehitzea. Ikaste indibiduala sustatzea nahi badugu ere, gela
berean ikasle kopuru gehiago izanik, ezinezkoa izango dela iruditzen zait.
Horrelako talde handietan, 30-32 ikasle kopurua hain zuzen ere, haur bakoitzaren gaitasunak zein diren
zehazteko eta haur bakoitzari berak behar duen atentzioa , behar duen laguntza
eskaintzeko eta ikasketa eskaintzeko
gero eta zailagoa izango dela iruditzen zait. Honek atzera pausoa ekarriko
duela deritzot. Zerbait aurreratzen gara urteetan zehar eta gero arau bat
aldatzen denean, berriro atzera pausoa. Atzera pauso honek ordea izugarrizko
eragina izan dezakela iruditzen zait. Irakasleek sistema honetan ezin dute
ikasleei behar duten zerbitzua eskaini, eta era honetara, irakasleek etsi eta
akomodazioan erortzeko arrisku galanta dutela iruditzen zait, honek ikasleen eskola-
porrotaren gehitzea suposatzen duelarik.
Urteak pasa ondoren, akomodazio horretatik irtetea askoz ere zailagoa izango
da. Beraz, lehen zerbait lortzen ari ginela uste banuen ere, gauzak zaildu egingo
dira eta Hezkuntza-sistemak onera egin beharrean, okerrera egingo duela
iruditzen zait, gerora ere arazoa konpontzeko zailtasunak areagotuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario