Gelan kasu
praktiko batzuk aztertzen jardun dugunean, iruditzen zait neutral hitza gaizki
erabili dugula. Kasu askotan esan dugu irakaslearen jarrera neutrala dela. Nire
ustez, Hezkuntzan eta Irakaskuntzan , (eta gizartean ere) neutrala izatea ia
ezinezkoa da. Neutral hitza askotan objektiboa izatearekin nahasten dugula
ohartu naiz. Neutrala izatea erabakirik ez hartzea litzateke, hau da, ez alde ez
kontra egotea. Baina gai batek bi alderdi
edo gehiago dituen momentutik, alde bateko ideiak gehiago nagusitzen
dira beti.
Objektiboa
izatea, aldiz, gai bati buruzko ikuspegi guztiak azaltzea litzateke. Jasotzen
den informazioa egia izatea. Ematen den informazioan ez dira iritziak sartzen.
Nire ustez,
Hezkuntzan eta Irakaskuntzan, irakasleak erabili behar duen jarrera objektiboa
da. Hau zaila bada ere, ezinbestekoa iruditzen zait ikasleek beraien iritziak ezarri, nortasuna
eraiki eta kritikoak izatera iristeko.
Hiltzaile eta
biktimaren artean neutrala izatea
ezinezkoa den bezala, ia ezinezkoa egiten zait gizartean jarrera neutrala
izatea.
Beraz, Hezkuntzan
eta irakaskuntzan batez ere, objektibotasuna da jarrera egokia; ez neutrala,
zeren jarrera neutralak ez lituzke gaiak planteatu ere egingo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario